Mutil sakrifikatuen inguruko ipuinak (I)




Riz Ali - ریز علی

Udazken hotzeko ilunabar bat zen. Eguzkia Azerbayango herri bateko mendi elurtuen atzealdetik ezkutatua zen. Nekazarien eguneroko lana bukatua zen. Riz Alik ere berea bukatu zuen eta herrira itzultzen ari zen. Gau hotz eta ilun hartan, kriseilu dardaratiaren argiak bere bidea argitzen zuen. Riz Aliren herria trenbidearen alboan zegoen. Riz Ali gauero, etxera bidean, trenbidearen ondotik pasatzen zen. Gau hartan, bapatean, menditik zetorren harrabots ikaragarri bat entzun zen. Trenbidea trabatu zuten harri mordo bat erori zen. Riz Alik bazekien handik zenbait minututara bidaiarien tren bat iritsiko zela. Trenak, jausitako harri multzoa kolpatzen bazuen irauliko zela pentsatu zuen. Ideia horrek urduritu egin zuen. Ez zekien, urruneko desertu hartan, nola tren gidaria arriskua hartaz ohartarazi. Une hortantxe, mendiaren atzealdetik gerturatzen ari zen trenaren txistu hotsa entzun zen.

Riz Ali trena ikustera joaten zen sasoiak gogoratu zituen. Trenaren barnealdetik eskua mugituz agurtzen zuten bidaiarien aurpegi irrifarretsuak gogoratu zituen. Bazetorren istripu arriskutsuaren pentsamenduak bihotzaren taupadak bizkortu zizkion. Bidaiarien bizitzak salbatu ahal izateko erremedio baten bila jardun zuen. Bat batean, erremedio bat bururatu zitzaion. Giroa hotza eta larria bazen ere, aitaren batean harropak bizkor erantzi eta eskumakilera lotu zituen. Kriseiluaren erregaia harropen gainera isuri eta su eman zien. Zuzia jasotzen zuen bitartean Riz Ali trenererantz korrika hasi zen. Trenaren gidariak, sua ikusi zuenean, arriskuari antzeman zion. Beraz frenoak sakatu eta trena, balazta gogor batzuen ondoren, gelditu egin zen. Gidaria eta bidaiariak, asaldaturik, trenetik irten ziren. Mendiko luizia atzean eta zuzia eskuan zuen Riz Aliren gorpu biluziak ikusi zituztenean, mutil haren sakrifizioak arrisku handi batetik salbatu zituela ulertu zuten.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario